Aparteko objektuak
Airea bilatzen duten formak
Atal honetan, lan ildo eskultoriko eta pertsonalagoa erakutsi nahi dizuet. Pieza hauek gorputz-mugei buruz egiten dudan etengabeko ikerketaren emaitzak dira.
Material zeramiko desberdinekin lan egiteak dakarren lotura intimoagatik adierazkortasun handiko elkarrizketak sortzen dira.
Pieza hauek (gorputzak) sortzeak nire nortasuna modelatzen laguntzeaz gain etengabeko hausnarketa kultural, sozial eta pertsonal baten irudikapena ere dakar. Ikerketa pertsonaleko piezak direnez material desberdinez eginak dira: tenperatura baxuko buztinak, lozak, tenperatura altuko buztinak, gresak eta akabera desberdinak.
Pieza hauek bakarrak dira beraz, webgunean daudenak dendan ez izatea oso posiblea da, hala ere antzekoren bat egon daiteke, formari edo koloreari dagokionez.
Tamainak aldakorrak dira; pieza hauen diametroa, gutxi gorabehera, 11 zm-etatik 18 zm-etara bitartekok dira, eta altuera 14 zm-dira 20 zm-etara bitartekoak.
Loza eta esmaltea
Loza eta esmaltea
Loza eta esmaltea
Loza eta esmaltea
Loza eta esmaltea
Buztin beltza eta esmaltea
Buztin beltza eta esmaltea
Gresa eta esmaltea
Gresa eta esmaltea
Gresa eta esmaltea
Prezioa 35 €-tik 60 €-ra bitartekoa da, tamaina eta materialen arabera.