Teresa Olaizola Azumendi

Teresa Olaizola Azumendi

Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederrak ikasi, eskulturan espezializatua, eta Zeramika Diseinu zein Eskulturako Masterra egin nuen. Egia esan 7 urterekin lokatza lantzen hasi nintzen, orduan denbora-pasa besterik ez bazen ere, urteak igaro eta bizitzeko modu bihurtu egin da. Txikitatik lokatzarekiko izan dudan erakarpenak nire ideia zein emozioei forma emateko aukera eman dit. Buztinaren plastikotasunak ongizate sentsazioa eman dit beti.

Hainbat eskolatan Zeramika-teknika ezberdinen inguruan (diseinuak, kolorea, moldeak, tornua) eskainitako ikastaroak parte hartu ondoren 2017an nire espazio propioa sortzea erabaki nuen diseinu pertsonaleko lerro batekin.Artisau lanbide-kultura berreskuratu nahian Bilboko Zazpi Kaleetako batean (Belostikale 14) BUZTIN ARTEAN jaio zen. Nire ideiei bizia eman eta jendeari eskaintzeko sorkuntzagunea.

Nire lan-ildoa hainbat lokatz, oxido, esmalteak eta dekorazio-teknika desberdinetan ikertzen emandako urteen emaitza da. Gaur egun, loza moduko tenperatura baxuko buztinak erabiltzen ditut baita gresa moduko tenperatura altukoak. Nire lanek duten akaberak lortzeko nik sortutako engobez eta esmaltez apaintzen ditut.

Horretaz gain, Buztin Artean eskuak zikintzera eta material horiek ematen ditudan tailerretan parte hartzera gonbidatzen zaituztet.

Niri eta espazioari buruz pixka bat gehiago jakin nahi baduzue 2020aren Sinadurak TVk grabaturiko bideo hau duzue.

Egizu klik gure tailerreko bideoa ikusteko!