Tailerrak

Tailerrak

Buztin Artean zeramikaren munduan murgiltzeko tailerrak ematen ditugu, bai heldu bai haurrentzat,. Talde txikietan eta arreta oso pertsonalizatua eskaintzen dugu, gehienez 6 laguneko taldeak, elkar ezagutzea eta zuen ideiak egi bihurtzen laguntzea gustokoa dugu. Gure ikastaroetan sorkuntza eta modelatze klaseak aurkituko dituzu eta bertan teknika ezberdinekin modelatzen ikasiko duzu baita zure piezak sortu eta apaintzeko moduak ere. Oinarrizko teknikak ikasi ondoren zure diseinuak sortu eta ikasitakoa partekatzeko gune ederra da.

HELDUENTZAKO URTEKO ZERAMIKA-TAILERRAK (Beteta)

Ezagutu zeramika eta garatu zure sormena. Gure ikastaroetan arreta pertsonalizatuaz gozatuko duzu, klaseak, gehienez 6 pertsonakoak dira eta. Tailer honetan bolumen, lotura eta hezetasunei buruz hasteko oinarrizko teknikak ikasiko ditugu, zeramikaren munduan moldatzeko beharrezkoak diren ezagutzak eskuratuz.

Oinarrizko ezagutzak eskuratu ondoren proiektu eta pieza propioak garatuko ditugu eta horietan ikasitakoa sendotuko dugu sormen-forma berriak aztertzen ditugun bitartean. Dekorazio-teknika desberdinak ere ikasiko ditugu kolore, engobe eta esmalteen bidez.

  • Adina: helduak
  • Aurretiazko ezagutzak: aldez aurreko ezagutzarik gabe
  • Zenbatekoa: 65 €/ hilean, labadak barne. Buztinaren kostua aparte, buztin desberdinen artean aukeran.
  • Matrikula: 50€ (itzultzekoa).
  • Ordutegiak: asteko 2 ordu, hainbat taldetan:
    • Astelehena
      • A taldea: 12:00 – 14:00
      • B taldea: 17:30 – 19:30
    • Asteartea
      • A taldea: 12:00 – 14:00
      • B taldea: 15:00 – 17:00
      • C taldea: 17:30 – 19:30
    • Asteazkena
      • Talde bakarra: 17:30 – 19:30

ASTEBURUKO MONOGRAFIKOAK: ZERAMIKAREN HASTAPENAK

Zeramikaren mundura hasierako hurbilketa. Arreta pertsonalizatua duten 6 pertsonentzako tailer honetan hainbat teknika ikasiko ditugu zuen pieza sortu eta apaintzeko (batzuetan katilu bat, katilua eta platera, loreontzia, baxera bat, hilabetearen arabera). Zeramikak deitzen badizu baina ezin baduzu urteko ikastaroan izena eman, tailer hau zuretzat ederrena da!

  • Ezagutzak: aldez aurreko ezagutzarik gabe
  • Zenbatekoa: 95 €(materialak eta labeak barne)
  • Matrikula: 45€ (ez itzultzekoa).
  • Ordutegia: ostiraletan 17: 00etatik 20: 00etara eta larunbatetan 11: 00etatik 14: 00etara (6 ordu)
  • Monografikoa hilean behin egiten bada ere ez dago data finkorik, hilabete bakoitzeko datak ezagutzeko, jarri gurekin harremanetan.