Aparteko objektuak

Aparteko objektuak

Airea bilatzen duten formak

Atal honetan, lan ildo eskultoriko eta pertsonalagoa erakutsi nahi dizuet. Pieza hauek gorputz-mugei buruz egiten dudan etengabeko ikerketaren emaitzak dira.

Material zeramiko desberdinekin lan egiteak dakarren lotura intimoagatik adierazkortasun handiko elkarrizketak sortzen dira.

Pieza hauek (gorputzak) sortzeak nire nortasuna modelatzen laguntzeaz gain etengabeko hausnarketa kultural, sozial eta pertsonal baten irudikapena ere dakar. Ikerketa pertsonaleko piezak direnez  material desberdinez eginak dira: tenperatura baxuko buztinak, lozak, tenperatura altuko buztinak, gresak eta akabera desberdinak.

Pieza hauek bakarrak dira beraz, webgunean daudenak dendan ez izatea oso posiblea da, hala ere antzekoren bat egon daiteke, formari edo koloreari dagokionez.

Tamainak aldakorrak dira; pieza hauen diametroa, gutxi gorabehera, 11 zm-etatik 18 zm-etara bitartekok dira, eta altuera 14 zm-dira 20 zm-etara bitartekoak.

Loza eta esmaltea

Loza eta esmaltea

Loza eta esmaltea

Loza eta esmaltea

Loza eta esmaltea

Buztin beltza eta esmaltea

Buztin beltza eta esmaltea

Gresa eta esmaltea

Gresa eta esmaltea

Gresa eta esmaltea

Prezioa 35 €-tik 60 €-ra bitartekoa da, tamaina eta materialen arabera.