Zorionez iada ez dugu zertan baxera osoa erosi behar mahaia atontzeko. Buztin Artean aldaketak egin ditugu: plater soperoa kaikuaren truke ordezten dugu eta gure gustuetara gehien egokitzen diren plateren tamainak aukeratzeko aukera izaten dugu beti.
Koloreak eta formak konbinatzen ditugu giro koloretsu eta deigarriak sortzeko, gure eguneroko janak alaitzeko asmoz. Esklusibo eta desberdinak, eguneroko erosotasuna ahaztu gabe lagunen arteko aparteko unea sortu nahian.
Guztiak mikrouhin laberako eta ontzi-garbigailurako egokiak badira ere zahartzaro hobea izan dezaten eskuz garbitzea gomendatzen dugu.