Zuei ez dakigu, baina guri tea gustatzen zaigu, horregatik sortu ditugu te-erritualerako hainbat serie. Pieza kopurua konbina dezakezue, eta beste pieza batzuekin ere lagun ditzakezue, hala nola kaiku edo platertxoekin. Marrakexen te-edalontzi txikietako erara zein ekialdeko erara heldulekurik gabeko takatxoetan ere.
Gure multzoek zerbitzatzeko erretilu bat, teontzia, 6 ontzi (ontziak edo edalontziak) eta aukerako platotxo eta kaikuak dituzte.